MUNDUTIK ERANDIORA: MINTZA EGUNA 2024

Hurrengo apirilaren 28an Erandion ospatuko den Mintza Eguna derrigorrezko zita izango da Euskal Herriko zein diasporako mintzalagun, berbalagun, solaskide, mintzakide zein solaslagunentzako. Beste bidelari eta bidelagun batzuekin elkartu eta euskara praktikatzen eta trebatzen jarraitzeko aukera paregabea da asteroko errutinatik kanpo, jende berriarekin eta leku berri batean.

Aurtengo Mintza Eguna Berbots Erandion Euskaraz eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatu dute elkarlanean. Hitzordua ohi baino lehenago iritsi da oraingoan , izan ere, Berbotsek duela 30 urte berreskuratutako Kanpomartxo jaiarekin bat egingo dute mintzalagunek eguerditik aurrera.

Prezioa: Hendaiatik autobusa + Hamaiketakoa + bisita gidatua / mintzodromoa + bazkaria: Helduak 35€, haurrak 25€

Egitaraua:

09:00 Autobusa Gaztelu Zahar frontoian

11:15 Harrera Erandion

11:30 Ongi etorri ekildia

11:45 Hamaiketakoa

12:45 Bisita gidatua edo Mintzodromoa

13:45 Esker emate ekitaldia

14:15 Autobusa Faoeta Auzora Kanpomartxo jaira eta bertan bazkaria

17:30 Erromeria

19:00 Amaiera

Helduentzat menua: Marmitakoa + Oilasko errea patatekin + Pantxineta (ogia, ura, kriantza, kafea, esnea eta infusioak barne)

Izena ematekoHEMEN

Mila arrazoi aukera eder hau ez galtzeko.

 

Share this post:
Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp
Share this post
Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp
Author
Featured
Related posts