Bai, bai, MintzaPoza praktikatzeko unea iritsi da Hendaiara ere! Egin zaitez Mintzalagun.
Urtero ikasturte hasierarekin batera Euskal Herriko herri askotan Mintzalagun egitasmoek euskaraz praktikatzeko aukera eskaintzen diete herritarrei.
Talde txikiak sortzen dira bakoitzaren aukerak kontutan izanda. Mintzalagun gehienak kafea hartzeko edo paseo bat emateko elkartzen dira, baina beste edozein aukera da posible.
Aukera paregabea, beraz, euskaraz gehiago aritu nahi dutenentzat, edo dugunontzat,hobe esanda! Mintzalagun egitasmoak ez baitira soilik euskara ikasten dabiltzanentzat!
MintzaPoza denok praktikatu dezakegu, helduek, gazteek, berritsuek, lotsatiek, kirola egitea gustoko ez dutenek, antzerkizaleek, gurasoak… gaitasuna izanez gero. Hainbat aukera eta modu daude Mintzalagun egitasmoetan parte hartzeko ezagutu itzazu.
ZABALDU DEZAGUN MINTZAPOZA!