Mintzalaguna Durangoko azokara irteera

 Durangoko Azokan elkartuko gara MintzaPoza praktikatzeko! Egitarau oparoa prestatu dugu denok gustura ibili gaitezen. Abenduaren 1era arte eman daiteke izena herri bakoitzeko dinamizatzailearen bitartez edo hemen.

Urtean zehar txoko baten edo bestean elkarrekin MintzaPoza praktikatzeko ekitaldia desberdinak antolatzen dira; dela Mintzatxotx, dela Mintza Eguna, direla ekintza bateratuak…
Abenduaren 4an, Euskal Herriko mintzalagunok Durangoko azokan elkartuko gara!

Autobusa 10€ eta bazkaria 16€ izango da, bata hala bestea edo biak hartu daitezke. MintzaPoza praktikatu nahi duten guztientzat (Mintzapraktikan ez dabiltzan lagunak ere animatu etortzera!)

Egunpasarako egitaraua ere osotu dugu, sorpresatxo eta guzti…

 

Izen ematea abenduak 1era arte

Autobuserako edo/eta bazkarirako abenduaren 1era arte eman dezakezue izena herriko dinamizatzailearen bitartez edo lotura honetan sartuta.

 

• Autobusak honako herrietan hartu ahalko dira (10 euro):

ELIZONDO – DONEZTEBE – BERA – HENDAIA – HONDARRIBIA

 Bazkaria Abadiñoko Muntsartz auzoko Milikuena jatetxean izango da (16 euro).

                 –  50 pertsonentzako lekua dago jantokian

– Menua: lehengo eta bigarren platera,  postrea eta edaria

 

Egunpasarako egitaraua

 

12:15ak aldera Durangora iritsiera
12:30-13:30 MintzaPoza ginkana herrian zehar taldeka, Hasiera Uribarriko Andra Mari basilikaren arkupetan hasita.
13:30-14:30 Azoka bisitatzeko tarte librea
Edukiera neurtuko dute, ondorioz ezingo gara elkarrekin taldean sartu.
14:30- Autobusetara gerturatzeko elkartzea.
15:00-17:00- Bazkaria Abadiñoko Muntsaratz auzoko Milikuena jatetxean
Menua: lehengo eta bigarren platera, ogia, Errioxako ardo ondua, etxeko postrea eta kafea
17:30 – 19:00 Azoka bisitatzeko tartea edo Mintzapoteoa
19:00 Itzulera

Share this post:
Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp
Share this post
Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp
Author
Featured
Related posts