2021eko irailaren 16an Arbonako gune okupatuan Euskaltzaleen Topaguneak eta Iparraldeko Euskara Elkarte desberdinek bilkura egin genuen.
Bilkura honek 3 helburu nagusi zituen:
- Iparraldean euskararen alde ari garen elkarteak saretzea.
- Euskara ardatz izango duen eragile bat egituratzea Iparraldean:
- Erabileraren inguruko aktibazio soziala indartzeko.
- Egitasmoak partekatzeko.
- Euskaraldiaren hanka soziala egituratzeko.
- Topaguneak interlokuzio egituratua eta iraunkorra izatea Iparraldean, partaide gisa ahal dela, Iparraldeko ikuspegi orokorra, EH osoko estrategian koordinatzeko eta sinkronizatzeko. Hegoak ere behar duelako Iparra.
Bakoitzak gure egoera eta egiten duguna azaldu genuen, bilkura positiboki baloratua izan zen eta ados ginen elkarren berri izatea onuragarria dela:
- Elkarte bakoitzaren egitasmoak indartzeko eta ideiak jasotzeko.
- Zilegitasun gehiago lortzeko.
- Saretzea ondo ikusten da oro har, biana saretze horretan Iparraldean euskararen inguruan lan egiten duten elkarte eta eragile guztiak identifikatzeko beharra agertu zen.
Hurrengo bilkura bat egitea proposatua izan zitzaigun.
Bilkura honetan parte hartu genuenak:
- Aiherrako Jean-Mixel Barbier, Mikele Duhalde eta Eñaut Elosegi.
- Amikuzeko Zabaliketik, Battitta Boloki eta Mattin Irigoien.
- Baionako Biltxokotik, Gema Elorriaga, Eukene Mz de Gereñu eta Daniele Unhassobiscay.
- Biarritzeko MintzaLasaitik, Uhaina Azpeitia eta Eneko Gorri.
- Hendaiako Mintzaianetik Esther Arbelaitz, Gurutze Arrondo eta Isabelle Eguiazabal.
- Larresoroko Oteloretik, Elixabet Andueza eta Mari-Andrée Ouret.
- Ortzaizeko Urzaizetik, Laida Mateo, Bixente Mateo eta Maialen Cuburu.
- Ziburuko Baltsanetik, Mattin Troitiño eta Luxi Detchart.
- Euskaraldiaren talde koordinatzailetik, Xan Aire.
- Euskaltzaleen Topagunetik Kike Amonarriz eta Mikel Ozaita.