
Santa Eske 2023
Erlijio azalpenaz gain, usadioa kristautasun aintzineko ohitura zaharra litzateke, mito paganoetan oinarritua. Neguko solztizioarekin luke harremana, izan ere, ihauteri garaian sartuz, engoitik iluntasunetik argitasunerat iraganen gara, emeki-emeki egunak luzatuz eta gauak laburtuz. Lurraren iratzartzea ospatzen da beraz, makilaz lurrean joz eta etxez etxe horren berri emanez.