ON! Euskarari buruzko erreferentziazko plataforma
On.eus plataforma berriaren aurkezpena, publiko guztiei zuzendua: euskaldunak, euskara ikasten dutenak, gurasoak, elkarteak edo sinpleki kuriosak.
Euskaraz, aldi bereko itzulpena frantsesera.
Dohainik.
2025eko irailaren 16an Baionan aurkeztu zen www.on.eus, euskararen biziberritzean engaiatutako elkarte eta instituzioentzako plataforma pedagogiko eta partekatu berria da. Proiektua “ON! Piztu” elkarteak eta Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) bultzatu dute, Europako FEDER funtsen eta EEPren sustenguarekin.
ON.eus eduki sakabanatuak bildu, sailkatu eta herritarren esku jartzen ditu, hizkuntza eta kultura aniztasuna kontuan hartuz. Izan haur euskaldunen guraso, euskaraz ikasten ari diren heldu, euskaraz bizi nahi duen euskaldun edo interesa duen erdaldun, zatoz plataformak eskaintzen dituen tresnak ezagutzera (artikuluak, bideoak, aholkuak, ikastaroak, ipuinak, podcastak eta jokoak) eta elkarteko kideekin solastatzera.
