Data

2022 Mar 26
Expired!

Ordua

15:00 - 17:30

Olerkarien Udaberria – Itxaro Borda

Irakurketa-topaketa Itxaro Borda olerkariarekin.

Nekatoenea baserriak eta bere sagardiak osatzen duten leku magikoan, Itxaro Borda olerkariak euskaraz irakurriko ditu bere poemak, eta Ines Grunenwald irakurle-antzezleak frantsesez. Piano baten laguntzaz, Itxaro Bordak iragankorra aipatuko du, naturaren eta ekologiaren perspektiban. Ondotik, olerkaria, artista egonaldiaren arduraduna, eta Elkar liburu-dendako zein Mediatekako ordezkariak publikoarekin solasean arituko dira: sorkuntza desmartxa, egonaldi baten denbora joankorrean, liburu elebidunen zentzua, idazketa prozesua, liburugintzaren eragileak aipatuko dira.

Dohainik.

Xehetasunak: 05 59 74 16 18 – abbadia.cpie.accueil@hendaye.com

-->