Mintzaldia: “Erabileraren Aroa”
Mintzaldia Eneko Gorriren eskutik, Euskaraldiaren kari.
Azken 50 urteetan, euskararen aldeko mugimendua transmisioaren alorrean zentratu da. Beste hitzez erranda, familiak segurtatzen ez duen euskararen transmisio funtzioa osatzeko, eskola eta euskaltegien bitartez konpentsatzea izan da erronka nagusia. Zentzu horretan, urrats esanguratsuak egin dira; eta egindako bidea ez da gutxietsi behar. Baina bigarren hanka garatu behar da, euskara dakiten baina erdaraz bizi diren herritarrez osatutako lurralde batean ez badugu nahi bizi.
Euskaraz, aldibereko itzulpenarekin frantsesera.
Eusko Ikaskuntzarekin elkarlanean antolaturik.