Mintzalaguna
EUSKARA ZU ZARA!
Eman izena! Deitu 05 59 20 55 30 telefonora, idatzi mintzaian@mintzaian.eus helbidera edo hemen bete
Parte-hartzaileak talde txikietan biltzen gara, eta denen artean erabakitzen dugu non, noiz eta zertarako elkartu: terraza baten kafea hartzeko, ibiltzeko… Helburua euskaraz praktikatzea da, beti lagun giroan.
AEK da programa honen sustatzaile. Ez da beharrezkoa ikasle (edo ikasle ohia) izatea: ekimen hau edozein herritarrentzat da irekia. Eta gainera urririk!
Aukera paregabea, beraz, euskaraz gehiago aritu nahi dugunontzat, Mintzalagun egitasmoak ez baitira soilik euskara ikasten dabiltzanentzat!
Hamaika abantaila eskura daitezke: emanaldietarako txartelak, opariak eta deskontuak harpidetzetan, eta herriko ekintza berezietan parte hartzeko aukera.