Mintzalaguna
Eman izena mintzaian@mintzaian.eus helbidean eta pratikatu MinatzaPoza!
Mintzalaguna martxan jarri zenetik urtero Euskal Herriko herri askotan Mintzalagun egitasmoek euskaraz praktikatzeko aukera eskaintzen diete herritarrei. Mintzaian elkarteak Hendaian ere martxan jarri du egitasmo hau.
Talde txikiak izaten dira, eguna eta ordua taldeak adosten ditu. Mintzalagun gehienak kafea hartzeko edo paseo bat emateko elkartzen dira, baina, herriaren arabera, bestelako aukerak ere badira: mendi taldeak, guraso eta familentzat taldeak, eskalada eta crossfit taldeak, hikalagun eta euskalkilagunek esaterako.
Aukera paregabea, beraz, euskaraz gehiago aritu nahi dutenentzat, edo dugunontzat, hobe esanda! Mintzalagun egitasmoak ez baitira soilik euskara ikasten dabiltzanentzat!
MintzaPoza denok praktikatu dezakegu, helduek, gazteek, berritsuek, lotsatiek, kirola egitea gustoko ez dutenek, antzerkizaleek, gurasoek… gaitasuna izanez gero. Hainbat aukera eta modu daude Mintzalagun egitasmoetan parte hartzeko, eman izena mintzaian@mintzaian.eus helbidean eta pratikatu MinatzaPoza!