Hil kanpaiak
“Hil Kanpaiak” euskarazko filma (Imanol Rayo, 2020, 95 min)
12 urte petik ez da aholkatua.
Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertu dira. Etxekoek, Fermin eta Karmen senar-emazteek, Nestor semeari deituko diote eta horrek, berriz, Ertzaintzari. Baina eratzainak iristean, ez da hezurrik egongo. Segidan, hil-kanpaiak joka hasiko dira auzoko baselizan. Adur txarreko seinale horrek, gertaera latzak ekarri ez ezik, familiaren eta ingurukoen garai bateko zauriak irekiko ditu. Zuzendariaren bigarren film luzea.
Antolatzailea : Cinévasion elkartea, Zinema elkarteak, Gastibeltza filmak
Euskararen Urtaroaren baitan antolaturik