
Haizea dator… Bertso saioa abenduak 10
Ostiral honetan, abenduaren 10ean, 19:00ean, Hendaiako Enbata Gaztetxean, Bertsularien lagunak, Haizea dator… bertso saioa antolatu dugu, bertan honako bertsolariak egongo dira:
- Maddi Ane Txoperena
- Iker Altuna
- Irati Aizpurua
- Haize Lekuona
- Naroba Irati Catalán
- Ibai Lekuona
Haziea dator ekimenak, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko, Lizeo eta bertso-eskolatik pasatako bertsolari gazteei, bertso saioetan kantatzeko aukera ematea du helburu. Bertsozaletasuna sustatu eta zirkuitu berri bat sortu. Zatozte bertsolari gazteekin gozatzera.
Informazio gehiago hemen