Egonaldi ateratzea: Amaia Carrère & Asisko Urmeneta
Amaia Carrere idazleak Nekatoenean eta Pasai Donibaneko Hugoenean sorkuntza egonaldian egindako lana aurkeztuko digu, Asisko Urmenetaren laguntzarekin.
Dohainik.
CPIE Euskal Itsasbazterrak antolaturik.
Euskal Kultur Erakundea, Euskal Idazleen Elkartea eta CPIE Euskal Itsasbazterra egiturek, elkarlanean, bi hilabeteko euskal literatura sorkuntza egonaldia eskaini diote Amaia Carrere idazleari. Lehen hilabetea Hendaiako Abadia eremuan den Nekatoenea baserri zaharberrituan iragan zen. Bigarren hilabetea Pasai Donibaneko Hugoenea egoitzan pasa ondoren, Amaiak, aitzinatutako lanaren berri emanen digu Asporotsttipin, Asisko Urmenetaren laguntzarekin. Haiekin trukatzeko parada eskaintzen dizuegu eta sorginkeriaren inguruan solastera gomitatzen zaituztegu.
