Atzoko egunez (2022ko maiatzak 7) Topaguneako Biltzar Nagusia izan dugu, 25 urteko ibilbidean, lehenengoz, muga administratiboaz bestalde, Hendaian, gure herrian hartu ditugu Euskal Herri osoko euskara elkarteak. Bidean zegoen arazo bat dela eta ezin izan ziren denak etorri, pena, hurrengo batean ikusiko dugu elkar.
2021ean hasitako bideak (ikusi hemen Arbonako topaketa) bere fruituak eman ditu, Ipar Euskal Herritik 5 elkarte gehitu dira Euskalzaleen Topagunea mugimendura, oso berri pozgarria izan da, orain arte Mintzian elkartetik Gipuzkoako lurralde batzarretan hartzen genuen parte, bakarrak baikinen Bidasoaz gaindi, hemendik aurrera Iparraldeko lurralde batzarretan izango gara:
- Amikuzeko Zabalik elkartea.
- Baionako Biltxoko elkartea.
- Biarritzeko Mintzalasai elkartea.
- Izturitzeko Artetxea elkartea.
- Larresoroko Ote Lore elkartea.
- Hendaikao Mintzaian elkartea.
Talde polita osatu dugu, lehen bakarka egiten genuena orain, elkarrekin lanean, indarrak metatuz euskararen bidea urratzen jarraituko dugu.
Mintzianen bazkide zaren horri, gure lana fruituak ematen ari da, eskerrik asko zure ekarpenengatik, bazkide ez zaren horri, hurbildu zu ere gure mugimendura eta bide ilusionagarri hau egin dezagun elkarrekin bazkidetu!.