Baleak elkartea, 1987an sortu zen euskal kultur eta gastronomia elkartea da. Urteetan zehar, aktibitate eta ekimen desberdinak antolatu ditu Hendaian. Gaur egun ere, euskara, kultura eta gastronomia uztartzen dituen hainbat aktibitate eskaintzen ditu, hala nola, mintzapraktika, ostiraleroko pintxo/talo-potea, hitzaldiak (Baleakeko solasaldiak), Hendaiako sagarno eguna, Xaia kantuz, bertso-bazkari/afariak, Santa Eske edo laguntza administratiboa.
Emaila: baleakelkartea@gmail.com