Urriaren 23an Iruñean MintzaPoza zabalduz aritu ginen Hendaia, Hondarribia, Irun, Bortziriak, Malerreka eta Iruñeko mintzalagunak. Elkarrekin egun pasa ederra egin genuen, ikasturte berria behar den moduan hasteko, lehen ekintza osagarria burutuz.
Egunak askorako eman zuen: hiriburuan zehar bisita gidatua, bertan Iruñean euskararen historiaren inguruko bitxekeria ainitz ezagutu genituen, poteoa alde zaharrean, bazkari oparoa, Kondestableko margo erakusketara bisita zinez berezia eta, nola ez, MintzaPoza tonbola!
Eguna nola joan zen, argazki eta guzti, ezagutzeko, Solaslagunen blogean ipinitako kronika Hemen ikusi dezakezue.