Asko eginda! Gehiago egiteko…

Euskaltzaleen Topagunea​k 25. urteurreneko ekitaldia egin zuen atzo (urriaren 7an)Donostian, ‘Asko eginda, gehiago egiteko’ lelopean. Txantrea, Arrasate, Gasteiz, Bilboko euskara elkarteak eta Mintzaianek aurrera begira ditugun erronken berri eman genuen. Hauetako hurbilen duguna Euskaraldi arrakastatsu bat antolatzea, oraindik ez duzula izena eman??? Sartu, eman izena hemen eta lagundu gure erronka hurbilena lortzen.

Erronka asko ditugu baina denok dugun erronka nagusia erabilera handitzea da, azken neurketek %10-15 inguru dabilela erakutsi du eta Kike Amonarrizen hitzetan «Lortu behar dugu euskara izatea administrazioko eta erakunde nagusietako ohiko hizkuntza, lortu behar dugu gure hezkuntza sistematik ikasleak euskara maila onarekin ateratzea eta hiztun aktiboak izatea, eta lortu behar dugu gure kultur eta komunikazio ekoizpenean ere nabarmen aurrera egitea eta euskararen presentzia handitzea».
Zoragarria da 25 urteko lanaren lorpenak errepasatzea: mugimendu nazional bat, 6.000 Mintzalagunetik gora, Tokikom (herri komunikabide euskaltzale sendoa), kultur dinamika aberatsa… eta oso pozgarria lanean jarraitzeko griña ez dela apaldu ikustea eta denok elkarri lagunduz aurrera egiteko asmoa dugula berrestea.
Share this post
Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp
Author
Featured
Related posts