Hasi dugu ikasaturte berria eta nola ez, hemen dugu berriz Mintzalaguna.
Mila motibo parte hartzeko baina nagusiena euskaraz aritzea.
Izen-ematea martxan dugu jada, 22an Enbata Gaztetxean egingo den triki-pintxopotean edo mintzaian@mintzaian.eus helbidean..
Hurbildu irailak 22an 18:30etatik aurrera eta ezagutu gaitzazu.
Astean behin, talde txikian, hitz egin, elkarrekin, euskaraz beti.
Mintzalagunekin noiznahi, nonahi mintzapoza praktikatzeko izen emate epea zabalik
● Mintzapraktika egiteko nahi beste plan aukeran.
● Aisialdi esperientzia aberasgarriak partekatzen ditugu.
● Mintzalagunek elkarrekin euskara bizi eta erabiltzen dugu.
● Euskal Herrian 7.700 lagun elkartzen gara mintzapraktika saioetan, zatoz zu ere familia honen parte izatera.