Data

2026 Mar 27
Expired!

Ordua

20:00

Hiria

Irun

Dantza 40. Bidegurutzea Neri(H)ari – Myriam Perez Cazabon

Neri(H)ari – Myriam Perez Cazabonen 40. Bidegurutzea lanak inflexio une bat da: norbera eta ingurua galderez betetze bat. Bada, aurrerantz begiratu ahal izateko, atzera-begiratze bat; edo ber-begiratze bat. Bidean egote eta egite bat. Pentsamendu, ekintza eta paisaia ezberdinetatik, bakardadean igarotze bat eta horrela adierazten du artistak: “Behin eta berriz errepikatzen zaidan amets bat dut: hortz guztiak etengabe erortzen zaizkidanarena. Zer edo zerren amaiera isladatzen omen du… Izan daiteke bidegurutze baten erdian aurkitzen gareneko momentu horietako bati egokitzea: zein bide utzi? Zein aukeratu? Baditut gainazaleko geruza gogorrak desegiteko eta itzalean, bazterrean edo zirriborroetan geratzen diren beste egiteei atenditzeko nahia eta beharra. Pilatu zaizkit norabide argirik gabeko une nahasiak: eta orain? …zer egin, norantz jo, nola egokitu?”

Etiketak: