Korrika Egunerako Zutabearen Bilera Irekia
Antolatzaileak/egileak: Elitxuko Auzo Elkartea
Martxoak 21ean Korrika eguna ospatuko dugu Irunen!
Oraingoan Auzo Elkarteek ere ekimena sustatuko dugu, auzoz auzo ttipi-ttapa aritzeko, euskararen alde. Horrela, 3 zutabe antolatuko ditugu, bakoitza Irungo punta batetik abiatuko da (Artia, Urdanibia eta Katea) eta auzo guztietatik igarota, San Juan Plazan topatuko gara denak. Mundiala izango da!
Hori prestatzeko, Alde Zaharrak, Elitxuk eta Larreaundi-Olaberriak elkarrekin aritzea adostu dugu, eta ahal den neurrian, bizilagun orori parte hartzeko espazioa irekitzea; denon artean gure zutabea itzela izan dadin!
Horretarako bilera irekia antolatu dugu, proposamena landu eta ekarpenak jasotzeko. Animatu, beraz!
Auzoz auzo, ttipi-ttapa Irun euskaldundu arte!
Oharrak: Auzo: Elitxu, Larreaundi-Olaberria eta Alde Zaharra.
