Hurbiltzen ari zaigu Euskaraldia, hemen duzu Hendaiako programa osoa, egitarau oparoa duzu, euskara erabiltzeko aukera ugari ez galdu aukera eta parte hartu:
Maiatzaren 13an (asteartea) Gaztelu Aretoan (beheko gelan)
18:00–20:00 Motibazio tailerra, Plazara elkartearen eskutik.
Dohainik – Izen-ematea derrigorrezkoa: mintzaian@mintzaian.eus.
Txapak banatuko dira tailerra hasi aitzin eta bukatu ondoren.
Maiatzaren 15ean (osteguna) Borderline Fabrikan
17:30-20:30 Euskaraldiaren hasiera ekitaldia eta Kantuz Kantu (euskal kantuak). Azken txapa banaketa.
Maiatzaren 16an (ostirala) Borderline Fabrikan
20:30 Frankenstein Agurgarria ikuskizuna, Ane Galarraga eta Pettiren eskutik.
Mary Shelley-ren obran inspiratua, baina gaurko munduan kokatua, Victor Frankenstein-i zuzendutako gutun musikala.
Sartzea: 10€ + BFen bazkidetza Aitzin salmenta: www.borderlinefabrika.eus
Maiatzaren 17an (larunbata) EUSKARALDIA BESTA Gaztelu Aretoan
11:00-12:00 Mintzodromoa AEK Mintzalagunaren eskutik
12:00-13:00 Mutxikoak Akelarre elkartearen eskutik
12:00-23:00 Ostatua zabalik, edariak eta jatekoa.
14:00 Kantu bazkaria
Paella, ogia, ura, ardoa, sagardoa, deserta eta kafea 20€ (Helduak)
Paella, ogia, ura, freskagarri bat, deserta 10€ (Haurrak)
Txartelak LoVin salgai edo esteka honetan
15:00 Haurrentzako animazioak: puzgarriak, bixkotxak haurrentzat urririk…
KONTZERTUAK (Dohainik Mintzaianen eskutik)
18:00-20:00 Dantzaldia Imuntzo eta Beloki taldearekin
20:30-21:30 Kontzertua Kode taldearekin
22:00 DJ Bull
Maiatzaren 18an (igandea) Variétés zinegelan
19:00 Faisaien irla Asier Urbietaren filmaren proiekzioa.
Prezioa: zinemaren ohiko tarifak
Maiatzaren 21ean (asteazkena) La Grande Illusion liburu-dendaren aitzinean.
10:00–13:00 2. eskuko euskarazko liburu trukaketa
Zatoz euskarazko liburuak ekartzera edo eramatera! Trukatu ez diren liburuak Hendaian dauden liburu-armairuetan banatuko dira, denentzat eskuragarri jartzeko.
Maiatzaren 23an (ostirala) Gaztelu Zahar
18:00 Pintxo pote eta Antzerkiaren Maiatza festibalaren irekiera ofiziala
Joan zaitez Ahobizi eta Belarriprest txaparekin, Euskaraldiari ikusgarritasuna emateko!
Maiatzaren 24an (larunbata)
“Mugitu euskaraz”
9:30 Ate irekiak eta entrenamendua Endaika arraun elkarte
11:00 Yoga, hondartzan
11:30 Uretan ibiltzea (Longe Côte) hondartzan
12:15 Edari beroa eta bixkotxak, Mintzaian elkarteak eskainirik, hondartzan
Euskarazko antzerkia, Antzerkiaren Maiatza jaialdiaren baitan.
18:30 Eukalyptus – Jon Ander Urresti Gaztelu Aretoan
Dohainik, erreserbatu behar da: www.hendaye-culture.fr, Mendi Zolan kulturgunean edo festibalaren harreran.
Maiatzaren 25ean
Antzerkiaren Maiatza jaialdiaren baitan
10:30 Argilunak – Dantza eta bideo ikuskizuna, Komorebi Produkzioak – Garazi Egiguren konpainiaren eskutik – Gaztelu Aretoko zabalgunean
11:30 Mutxikoak Gaztelu Zahar pilotalekuan
12:30 Euskal dantza tailerra, Kontserbatorioaren eskutik – Gaztelu Zahar herrixkan
13:00 Euskal dantza ikusgarria, Kontserbatorioaren eskutik – Gaztelu Zahar pilotalekuan