Aurtengo Mintzalagun egitasmoa aurkeztu berri da Baionan, berri osoa irakurtzeko hemen
Hendaiako Mintzalagunak programaren bidez euskararen erabilera bultzatu eta sustatu nahi dugu gure eskualdean Euskaraz eroso mintzatzen direnak eta euskara praktikatuko nahi dutenak harremanetan ezartzen ditugu, mintza eta praktika parada berriak sortzeko: mintzataldeak. Euskararen agenda ere aberasten dugu, ateraldiak, mintzodromoak edota tailerrak antolatuz.
Ez da beharrezkoa ikasle (edo ikasle ohia) izatea: ekimen hau edozein herritarrentzat da irekia. Eta gainera urririk!
Mintzaian elkarteak AEK-ko Praktikatu zerbitzuarekin batera gauzatzen du programa hau. Elkarlanean aritzen gara eskualdeko elkarte edo norbanakoekin, jadaneko plantan diren praktika guneak kontuan hartuz eta berriak sortuz.
Euskaraz aritu nahi baldin baduzu, hau da zure xokoa.
Izena emateko, deitu 05 59 20 55 30 telefonora, idatzi mintzaian@mintzaian.eus helbidera edo hemen bete
Mintzapraktika programetan ez dago ez zahar, ez berri; ez hango, ez hemengo… Programen bidez hiztun guztiek gustura eta lasai egiten dute euskaraz, euskaldunon komunitatea indartu eta zabaltzeko. Ideia horixe islatu nahi izan da, hain zuzen ere, bideo honetan.